WhatsART ekimena azaltzeko bilera egingo dute gaztelekuan
2016/02/18
18:39
eta kitto!
Donostia 2016ko kultur proiektuaren baitan dagoen WhatsART ekimenean parte hartu nahi duten 15-18 urte bitarteko gazte eibartarrek horretarako aukera paregabea izango dute eta, gainera, herritik kanpora joateko premia barik: barixakuan 18:00etan Indianokua gaztelekuan egingo duten aurreneko bileran WhatsART proiektuan parte hartzeko jakin beharreko guztiak azalduko dituzte eta.
Ekimena aste honetan abiatu da, Gipuzkoako hamaika eskualdeetako nerabeekin egiten hasi diren bilerekin. Arduradunek azaldu dutenez, "gazteek artearen bidez erronkei aurre egiten ikas dezaten" bilatzen dute ekimenarekin eta parte hartuko dutenak aukeratzeko antolatu dituzte astelehenean hasi diren bilerak: "Aste bi emango ditugu horretan eta, ondoren, ekimen honetan parte hartuko duten 44 nerabeak (lau eskualde bakoitzeko) aukeratuko ditugu".