Worst talde brasildarrak joko du zapatuan Gaztetxean

Worst talde brasildarrak joko du zapatuan Gaztetxean
2023/10/05 10:54
eta kitto!
Eibarko Gaztetxeak Worst hardcore talde brasildarraren kontzertua jasoko du etzi, 10:00etan. Gainera, Militared Judge, Bruma Densa eta Sanngre taldeek ere joko dute. Sarreraren prezioa 8 eurokoa izango da.

Worst taldea 2011an sortu zen Sao Paulon (Brasil), New Yorketik jasotako hardcore eta metal doinuak Brasilera eramanez. Taldeak indarra hartu du urteetan zehar eta gaur egun Brasilgo hardcore eszenako izen garrantzitsuenetakoa da.

worst