Xabier Badiolak bere bakarkako lehen diskoa kaleratuko du barixakuan

Xabier Badiolak bere bakarkako lehen diskoa kaleratuko du barixakuan
2023/11/07 12:15
eta kitto!
Bere ibilbidea rockaren inguruan zenbait taldetan egin ondoren, Xabier Badiola eibartarrak folk doinuz beteriko diskoa kaleratuko du barixakuan. Sare sozialen bitartez igorri duen mezuan aipatu duenez, diskoak hamar abesti izango ditu, euskaraz, eta horietako hiru instrumentalak izango dira.

Gitarra akustikoa lagun, diskoa etxean grabatu, nahastu eta masterizatu du, “konpainia onean”, bere berbetan. Lanak bere izena eramango du eta barixakuan YouTube eta Bandcamp plataformetan egongo da entzungai. “Beste plataformetan ere asteburu honetan egongo da eskura”, dio.