Xabier Badiolak bere izena daraman diskoa kaleratu du

Xabier Badiolak bere izena daraman diskoa kaleratu du
2023/11/13 11:55
eta kitto!
Hamar abesti dituen diskoa argitaratu du asteburuan Xabier Badiola musikariak. Folk doinuetan murgiltzen da eibartarraren bakarkako lehen diskoa, gitarra eta bere ahotsa protagonista direlarik. Abesti guztiak, gainera, euskaraz egin ditu.

Diskoa plataforma digitaletan dago eskuragai eta zuzenekoak eskaintzen hasiko da aurki.