Xabier Badiolak bigarren diskoa kaleratu du: 'Leiho Ondoan Xori Bat'
Xabier Badiola kantugile eta gitarrista eibartarrak bere bigarren diskoa kaleratu du: Leiho Ondoan Xori Bat. Diskoa 2024ko abendutik 2025eko irailera bitartean grabatu da Abadetxe estudioan, eta Balio Dute kolektiboak kaleratu du gaur, martxoaren 18an.
Diskoa euskarazko 10 kantek osatzen dute:
-
Gazte Ta Hilezkor
-
Bihargina
-
Zorroztarria
-
Tanta Bat Itsaso Infinituan
-
Azalekoa Dena
-
Ekaitz Laino Urdina
-
Lorategi Bat
-
Pierre Etxeberriren Azken Hitzak
-
Esan Nora Doan
-
Gertu Bazaude
Disko berria dagoeneko entzuteko prest dago sarean, eta entzuleek bere Bandcamp orrian gozatu dezakete: Leiho Ondoan Xori Bat.