Xabier Díaz & Adufeiras, indar handiko proposamena Coliseon
Xabier Díaz galiziar konpositore eta musikariak hiru hamarkada baino gehiago daramatza bere herriko musika tradizionala arakatzen, eta ibilbide oparoa osatu du urteotan. Besteak beste, Musika Akademiaren Saria irabazi zuen galizierazko abesti onenagatik 2011n, eta Martin Codax sarietan Folk Musika Talde Onenaren aitortza jaso zuen 2013an. Gainera, Inevitable filmaren soinu bandagatik Mestre Mateo saria ere eskuratu zuen 2014an.
Oraingoan, oholtzan lagun izango ditu As Adufeiras de Salitre, perkusioa eta ahotsa uztartzen dituen hamaika emakumez osatutako taldea. Elkarrekin, zuzeneko indartsu eta berezia eskaintzen dute, tradizioa eta gaurkotasuna uztartuz. The Tambourine Man (2025) diskoan oinarritutako proposamen eszeniko boteretsua sortu dute, erritmoen eta ahotsen bidez publikoarekin lotura zuzena bilatuz.
Emanaldi honek aukera paregabea eskainiko du Galiziako musika tradizionalaren aberastasuna ezagutzeko, ikuspegi garaikide batekin eta zuzenekoaren indar guztiarekin.
Gainera, gonbidatu moduan jardungo dute EIbarko Os Galaicos taldeak eta Eibarko Musika Eskolako ikasleek.