XII. Giza Irudien erakustaldia gaur 17.00etatik aurrera
Gaur (barixakua, hilak 7) 17.00etatik aurrera XII. Giza Irudien erakustaldia egingo dute Toribio Etxebarria kalean eta Untzagan, 37. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan. Jardunaldien antolatzaileak orain dela hamabi urte hasi ziren egitarauan kale-antzerkiari tartea eskaintzen, aurtengo Jardunaldien aurkezpenean Juan Ortegak esandakoa gogora ekarrita "bene-benetako aktoreak diren hainbat gonbidatuta". Bartzelonako M.P.C. Management-en eskutik, gaur arratsaldean gurean izango diren aktoreak eta bakoitzak interpretatuko duen pertsonaia hauek dira: Natalia Sequera (Zibeles), Jorge Balmaseda (Hartza eta Gurbitza), Alex Jurado (aintzinako zalduna), Cristian Hernandez (Predeitor) eta Yolanda (Alien). Denek giza-irudien lehiaketa, jaialdi eta erakustaldietan sari ugari irabazi dituzte eta, betiko moduan, bakoitzak ekarriko duen pertsonaia ikusgarriarekin eibartarrak zur eta lur lagatzeko ahaleginak egingo ditu.