XVI. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka egingo da martxoaren 21ean
Eibarko Udalak eta DEKOLORE elkarteak antolatuta, martxoaren 21ean izango da XVI. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka, Errebal plazan, 10:00etatik 14:30era. Azokak ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzea eta landare eta loreen kultura zabaltzea ditu helburu.
Gipuzkoa eta Nafarroa osoko toki ezberdinetako 12 ekoizle eta artisauk haien produktuak jarriko dituzte salgai. Hainbat produktu eskainiko dira: lore eta landare naturalak (fruituak, arbolondoak, barietate ornamentalak, barietate garaikideak, landare aromatikoak, kaktusak eta sukulentak), hazi ekologikoak, kosmetika naturaleko produktuak, eta lore lehorrak erabilita egindako eskulanak eta bitxi artisauak, besteak beste.
Haurrentzako tailerrak ere antolatu dira: 11:30etatik 12:30era lore lehorrak erabilita marko-liburuak egingo dituzte, eta 12:30etik 13:30era landare bat etxera eramateko eta zaintzeko tailerra izango da.