XXVIII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketaren erakusketa apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai Topalekun

Atzo banatu zituzten sariak. Aurretik, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan, Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoekin solasaldia egin zen.
XXVIII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketaren erakusketa apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai Topalekun
2026/03/27 18:05
Silbia Hernandez Arrazola

Atzo banatu zituzten Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XXVIII. Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak, erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Aurretik, baina, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan, Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoekin solasaldi interesgarria egin zen.
Aurten, lehiaketako lehen saria Silbia Hernandez Arrazolak eskuratu du, Gure Zirkua izenburuko lanarekin. Bigarren saria Pedro Arriola Arrizabalagarentzat izan da, Arratoiak argazkiarengatik, eta hirugarren saria David Piqueras Apariciok eskuratu du, Carnaval en Venecia 3 izenburuko lanarekin. Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa, Topalekun (egun osoan joan daiteke ikustera, tabernako atetik sartuta). 

Eibarko Klub Deportiboko argazkilariekin solasaldia egin zen.