“Y el pirata creó el mar” liburuaren argitalpen berezia aurkeztuko du gaur Francisco Romerok

“Y el pirata creó el mar” liburuaren argitalpen berezia aurkeztuko du gaur Francisco Romerok
2025/03/26 18:21
eta kitto!

Gaur aurkeztuko dute Y el pirata creó el mar liburuaren argitalpen berezia, 19:00etan, Portaleko ikastaro gelan. Francisco Romeroren liburuaren edizio berezi honek Imanol Urreisti Ulazia Armeria Eskolako Zuzendariaren, Leire Illarramendi Proiektu Koordinatzailearen, eta Carlos Abad Armeria Eskola Elkarteko Presidentearen hitzaurreak ditu. Literatura independentean aitzindaria da Romero, hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta sari ugari eman dizkiote. Fórum Internacional de Autores erakundeak Genevako egoitzara gonbidatu du, idazteko jarraitzen duen prozesua bertan azaltzeko, mundu osoko beste idazle batzuek haren urratsak jarrai ditzaten.