“Yo, Capitán” eta euskerazko “Migrazioa, bidaia ahatezina” Coliseo antzokiko karteldegian
2024/01/12
11:28
eta kitto!
Zapatutik astelehenera arte Coliseok eskainiko duen zine-karteldegian bi pelikula horiek gehituko zaizkie aurreko asteburuan proiektatu zituzten “Los colores del incendio” eta “La sombra de Caravaggio” filmei. Michele Placidoren “La sombra de Caravaggio” 1 Aretoan eskainiko dute, Clovis Cornillac-en “Los colores del incendio” 2 Aretoan proiektatuko dute eta Matteo Garroneren “Yo, Capitán” Antzokian. Azken horren kasuan, zapatuko eta domekako lehenengo saioak, 17:00etakoak, 1 Aretora pasatuko dituzte, Antzokian umeentzako Benjamin Renner-en “Migrazioa, bidaia ahatezina” joango delako. Animaziozko pelikula hori, gainera, euskeraz eskainiko dute.
Ordutegia ohikoa izango da: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta azkenik, asteleheneko, ikuslearen eguneko, proiekzio bakarra 19:30ean izango da.
Ordutegia ohikoa izango da: zapatuan, 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan, 17:00etan eta 20:00etan; eta azkenik, asteleheneko, ikuslearen eguneko, proiekzio bakarra 19:30ean izango da.