Yolanda Ruiz Eibarko Udal Artxiboko arduradunak hitzaldia eskainiko du gaur goizean Armeria Eskolan

Yolanda Ruiz Eibarko Udal Artxiboko arduradunak hitzaldia eskainiko du gaur goizean Armeria Eskolan
2024/02/15 10:06
eta kitto!

Eibarko Udal Artxiboko arduradunak hitzaldia emango du gaur Armeria Eskolan, goizeko 10:00etik 12:00ak arte. Hiru hamarkada daramatza Yolanda Ruiz gure herriko Udal Artxiboko buru bezala eta Erdi Aroko Historian lizentziaduna da, Zaragozako Unibertsitatetik. Hitzaldiak “Artxiboak” izango du izenburutzat, eta bertan mundu horretako berezitasunei erreparatu die hizlariak, bere esperientziatik abiatuta. Sarrera librea izango da.