Zabaldu dituzte Argazkilaritza Maiatzean-eko zazpi erakusketak
2023/05/08
11:43
eta kitto!
Hilaren 28ra arte ikusgai egongo diren erakusketak barixakuan zabaltzearekin batera, hasi da Argazkilaritza Maiatzean. Klub Deportiboko argazkilaritza-batzordeak antolatutako egitaraua Portalean estreinatu zuten, lau erakusketa aldi berean inauguratuta: Enric de Santos, Natxo Zenborain, Rober Astorgano eta 2022an Indalecio Ojanguren Saria irabazi zuen Aitor Aranaren lanak ikusi ahal dira bertan. Jarraian, Topalekura joan ziren, Oskar Baglietto eibartarraren “Paisaiaren nire begiradak” izenekoa zabaltzera. Eta, aurtengo egitaraua osatzeko, beste hiru erakusketa gehiago zabaldu zituzten: Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldearen lanak Portalea tabernan ikus daitezke; “Argizaiola 2022” lehiaketako argazkiak, Depor tabernan; eta “XL. Nazioarteko Gipuzkoa Saria” izenburuko erakusketa, Untzagako jubilatu etxean.
[foogallery id="129665"]