Zabaldu dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa

Urriaren 12ra arte joan daiteke ikustera Topalekura.
Zabaldu dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa
2025/09/30 11:46
eta kitto!

Barixakuan inauguratu zuten Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa, Topalekun. Urtero bezala, era guztietako artelanak ikus daitezke bertan: margolanak, zeramika-lanak, marrazkiak… Urtero antolatzen den erakusketa honetan parte hartzera animatu diren artistak hauek dira: Arrate Osoro, Esteban Oroz, Mikel Estandia, Bakarne Elejalde, Maite Arriaga, Mireia Agirrebeña, Fernando Retolaza, Eli Eguren, Jesus Belaustegi, Vicente Iriondo, Paco Perez Güenaga, Bernardino Perez Güenaga, Josevi Alvarez, Fernado G. Rubia, Esther Galarza, Arrate Plazaola, Carmen Mostaza eta Mamen Piriz. Urriaren 12ra arte joan daiteke ikustera Topalekura, astelehenetik barixakura, 19:00etatik 21:00etara; eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00 21:00etara.