Zabaldu dute landa inguruko garapen ekonomikoa bultzatzeko LEADER laguntzak eskatzeko epea
2023/11/02
12:46
eta kitto!
Euskadiko 18 Landa Garapeneko Elkarteek (Debemen da horietako bat) eta HAZI Fundazioak osatzen dute MENDINET tokiko ekintza taldeak, landa inguruko garapen ekonomikoa bultzatzeko LEADER laguntzak eskatzeko epea zabaldu du, urriaren 31n. Laguntza hauek landa eremuan enplegua eta aktibitate ekonomikoa sustatzeko dira, eta honako onuradunek eska ditzakete: pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta, LEADER eremuko udal- erakunde horietan aurreikusitako proiektuak eta jarduerak egin baditzakete. Nabarmentzekoa da deialdi honek laguntza-neurri berri bat jasotzen duela, ekonomia-jardueretarako guneak gaitzeko. LEADER 2023 programak 5,1 milioi euro eskaintzen ditu dirulaguntzetan, Euskadiko landa-eremuen sustapen eta garapen ekonomikorako, biztanleen bizi-kalitate hobetzen dela bermatzeko.
Eskaerak egiteko epea hamabost egun naturalekoa izango da aurten (urriaren 31tik azaroaren 14ra arte). Eskatzaile guztiek kanal elektronikoaren bidez izapidetu beharko dituzte eskaerak, www.euskadi.eus/Nirekarpeta gunean. Interesdunek izapidea burutzeko sinadura elektronikoa burutzeko ziurtagiri elektronikoa beharko dute. Euskadiko Landa Garapenerako Elkarteek euren eskualdeetan LEADER dirulaguntzari buruzko informazioa eta aholkularitza zuzena eskaintzen dute. Horrez gain, MENDINETek informazio orokorra eskaintzen du baita ere.