Zabalik dago ikasle berrientzako matrikulazio epea Dibujo eta Zeramika Udal Eskoletan
Ikasturte amaierako erakusketa maiatzaren 29an zabalduko dute Portalean.
2025/05/26
12:41
eta kitto!
2025-2026 ikasturterako Dibujo eta Zeramika Udal Eskoletan matrikulatzeko epea gaur zabaldu da ikasle berrientzat, eta ekainaren 19an bukatuko da. Bi kasuetan matrikulazioa PEGORAn, Herritarren zerbitzurako bulegoan, egingo da.
Bestalde, ikasturte amaierako erakusketa maiatzaren 29an zabalduko dute Portalean, eta ekainaren 17ra arte bisitatzeko aukera paregabea izango da, astelehenetik igandera, 18:30etik 20:30era.