Zabalik dago Musikan Eskolan matrikulatzeko epea
Joera musikal guztiek dute lekua Eibarko Musika Eskolan, eta adina ez da ikasteko eragozpen.
2025/05/12
17:35
eta kitto!
Gaurtik hasita zabalik dago 2025-2026 ikasturtean matrikulatzeko epea Eibarko Udal Musika Eskolan. Informazioa eskuratzeko telefonoz deitu daiteke 943702725 zenbakira, edo mezua bidali musikaeskola@musikaeskola.eus helbidera.
-
- Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren xedea eibartarrei musika-hezkuntza proiektu bat eskaintzea da, erakargarria pedagogia aldetik, eraginkorra musika aldetik eta ekonomikoki bideragarria. Joera musikal guztiek dute lekua bertan, eta adina ez da ikasteko eragozpen.