Zabalik datorren ikasturtean Kezkaren dantza eskolan jarduteko izen-ematea

Haurrek zein helduek orain daukate izena emateko aukera.
Zabalik datorren ikasturtean Kezkaren dantza eskolan jarduteko izen-ematea
2025/05/28 13:22
eta kitto!
Kezka Dantza Taldetik kudeatzen duten DANTZA ESKOLAn 2025-2026an jarduteko izen-ematea zabalik dago, nagusientzat zein haurrentzat (2021ean jaiotakoetatik aurrera).
 
Izen emateak bideratzeko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiago eskuratzeko helbide elektronikoa erabili daiteke edo, nahiago izanez gero, 605711429 zenbakira idatzi".