Zabortegia berriz erortzeko arriskua dagoela salatu du Zaldibar Argituk

Zabortegia berriz erortzeko arriskua dagoela salatu du Zaldibar Argituk
2023/06/28 12:10
eta kitto!
Zaldibar Argitu plataformatik salatu dutenez, Zaldibarko zabortegiaren gaur eguneko egoera “ez da 2020ko otsailaren 6koa baino hobea” eta, hori dela eta, oso kezkatuta daude: “Hil honetan jakin dugu zabortegiaren gaur eguneko egoera. Eusko Jaurlaritzak berak igorri dio txostena epaitegiari. Egonkortasunari begiratu ezkero, arriskua handia da, mugitzen ari da, arrakalak daude. Arrisku handia dago, baita ere, gas isurketei, usainei eta suteei dagokienez”.

Ikerketen arabera, “ingurumenaren eta pertsonen segurtasuna bermatzeko zenbait neurri berehala hartu behar direla” ere gaineratu dute: “Premiazkoa da, Larrea txosten geoteknikoaren arabera, behin-behineko estaldura artifizial bat jartzea eta behin-betiko zigilatzea zabortegia. Hondakinaren egonkortasun globalaz ikerkeketa egitea. Eta abar”.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzari “jar dadila berehala lanean premiaz hartu behar diren neurri guztiak hartzeko” exijitzen diote eta, zentzu horretan indarra egiteko, herritarrei dei egin diete, bihar eta etzi egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko:


  • Ekainak 29, osteguna, 12:00etan, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

  • Ekainak 30, ostirala, 19:00etan, manifestazioa Zaldibarko udaletxeko plazan.

  • zaldibar1 zaldibar2