Zaharren egoitzetako beharginen elkarretaratzea

Zaharren egoitzetako beharginen elkarretaratzea
2013/06/04 00:00
eta kitto!

Eskualdeko hiru erresidentziatan, Eibarko Egogain Gerontologia Zentruan, Elgoibarren eta Mutrikun greba mugagabean daude maiatzaren erdialdetik, hitzarmen propioa izatearen alde. Horren harira, bihar (eguaztena, hilak 5) 10.30etatik 11.30etara elkarretaratzea egingo dute Untzagan. Eta eguenean 11.00etan beste horrenbeste egingo dute, Mutrikuko udaletxeko plazan.