Zain eta Larregi taldeen kontzertua gaur Belekon

Zain eta Larregi taldeen kontzertua gaur Belekon
2015/06/05 00:00
eta kitto!

Gaur (ekainak 5), 22:30etan Larregi eta Zain musika taldeen kontzertua izango da Beleko tabernan.


Lemoan 2009ko abenduan sortu zen Larregi, lehen urratsak hirukote moduan eman zituen eta handik gutxira kaleratu zuten sei abestiko maketak Gaztea irrati emisorak antolatzen duen lehiaketako "Entzuleen Saria" eman zien eta hortik aurrera ate eta bide berriak zabaltzen joan zitzaizkien. Gaur egun Iñigo (baxua eta koruak), Unai (gitarra eta ahots nagusia), Jokin (gitarra eta koruak) eta Markelek (bateria) osatzen dute Larregi eta, dena ondo bidean, 2015ean estudioko hurrengo lana kaleratuko du taldeak.


Zain talde berriztarra 2005ean hasi zen kontzertuak ematen. 2010ean XIX. Gaztea maketa lehiaketara 10 abesti bidali zuten eta Aitzakiak kantarekin irabazi egin zuten; harrezkero berriztarrak Euskal Herri osoan dabiltza kontzertuak ematen.


https://www.facebook.com/zainmusika


https://www.facebook.com/pages/LARREGI/203454219683025