Zaintza sektoreko beharginek deituta elkarretaratzea egingo da gaur, 18:30ean Untzagan
2021/03/04
08:29
eta kitto!
Zaintza esparruko hirugarren greba eguna izango da gaurkoa, azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an egin zirenen ostean. Hori dela eta, gaurko mobilizazioak antolatu dituzte EAE-ko hiriburu eta herri askotan, ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK eta CNT sindikatuek egindako deiari erantzunez. Eibarren 18:30ean elkarretaratzea dago deituta, Untzagan eta LAB sindikatutik bat egiten dute zaintza sektoreko langileek elkarretaratzeko egin duten deialdi herritarrarekin: “Gure militantziari ekimenean parte hartzeko deia luzatzen diogu. Zaintza-sistema unibertsal, publiko eta kalitatezkoaren alde!”. Gaurko grebaren harira, astelehenean kotxe-karabanan ibili ziren eta, horrekin batera, herrian zehar grebarako deialdia zabaltzeko pankartak ipini zituzten.