Zaintzaren sektoreko beharginak bihar greba egitera deitu dituzte
2021/03/03
08:09
eta kitto!
Zaintza esparruko hirugarren greba eguna deitu dute biharko ELA, LAB, CCOO, ESK eta CNT sindikatuek. Azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an zaintzaren sektore publiko baten alde egindako mobilizazioen ostean, protesta egitera kalera irtengo diren hirugarren eguna izango da. Sindikatuetatik salatu dutenez, “gaur egungo gizarte-zerbitzuen sisteman erantzukizuna publikoa izan arren, zerbitzu gehienak pribatizatuta edo azpikontratatuta daude, enpresen onura ekonomikoak onura asistentzialei gailentzen zaizkie, kasu askotan zerbitzu eskasak eskainiz, zaintza duina ezin bermatuz eta are gutxiago egoerei egokitutako zerbitzu bat. Zer esan erakundeek gainbegiratutako enpresa horiek eskaintzen dituzten lan baldintzei buruz: txanda amaigabeak, soldata lotsagarriak, langileen osasuna larriki kaltetzen duen lan erritmoa, lan-karga eta zerbitzuaren kalitate eskasa langile faltagatik”.
Horrekin batera, “gaur egun dagoen zaintza-eredua aldatzeko” eta “lanera beldurrik gabe joatea bermatzen duen sistema, interes kapitalista eta alderdikoien aurrean blindatuta egongo dena” eskatzen dute.
Horrekin batera, “gaur egun dagoen zaintza-eredua aldatzeko” eta “lanera beldurrik gabe joatea bermatzen duen sistema, interes kapitalista eta alderdikoien aurrean blindatuta egongo dena” eskatzen dute.