"Zanbuila" eta "Egin bedi zure nahi-a" ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen ditu ...eta kitto!-k

Aste honetarako programatuta dauden "Zanbuila" eta "Egin bedi zure nahi-a" ikuskizunekin amaituko dugu Antzerki Jardunaldietan zehar egin ditugun sarreren zozketekin. "Egin bedi zure nahi-a" dantza ekitaldia asteazkenean izango da (martxoak 25), eta ostegunean (martxoak 26) "Zanbuila"ren txanda izango da. Animatu eta parte hartu!
"Zanbuila" eta "Egin bedi zure nahi-a" ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen ditu ...eta kitto!-k
2026/03/23 19:21
Ana Aizpurua

Zozketetan parte hartzeko formulario hauek bete ditzakezue:

"Egin bedi zure nahi-a"  

Dantzerti-ko 4. kurtsoko ikasleekin sorturiko dantza ikusizuna da "Egin bedi zure nahi-a".  Taldekideek diotenez, "guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du... Ez al da izango La gure jainko berria?"

"Zanbuila"

Irene Hernando aktore eibartarra aurpegi aski ezaguna da herriko kultur giroan. Oraingoan, baina, proposamen berezi batekin itzuliko da oholtzara: Lolak Kolektiboaren Zanbuila antzezlanarekin. Esti Curiel eta Amaia Ortíz de Galarreta lagun dituela, hirukoteak emakumeen istorioetan eta belaunaldien arteko begiradan oinarritutako sorkuntza kolektiboa ekarriko du martxoaren 26an Coliseo antzerkira. ETA KITTO astekarian Ireneri egindako elkarrizketa