Zaparrada txikiak egingo ditu noizean behin

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Zaparrada txikiak egingo ditu noizean behin
2026/11/12 08:30
eta kitto!

Zerua hodeitsu egongo da, arratsalde-gauean oso hodeitsu edo estalita egongo da. Zaparrada txikiak egingo ditu, noizean behin ertainak. Egunaren bigarren partean zenbait tokitan zaparrada handiak egin ditzake.

Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, goizean goiz indartu egingo da, bolada gogorrekin. Arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, gauean indarra galduko du.

Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet