Zapatu arratsaldean “Moko” haur antzerkia ikusi ahal izango da Coliseon

Fran Lasuen eibartarra arduratzen da musika sorkuntzaz
Zapatu arratsaldean “Moko” haur antzerkia ikusi ahal izango da Coliseon
2025/03/13 12:17
eta kitto!

Eibarko 48. Antzerki Jardunaldien barruan, zapatuan gaztetxoenendako txanda izango da, 6 urtetik gorakoentzat egindako “Moko, Indalecio Bizkarrondo `Bilintx´” lana ezkainiko baitute Bizkaiko Gorakada konpainiakoek. Gazteagoentzat izanda jardunaldietako beste lanek baino bi ordu lehenago hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, eta Sandra Fernandez Agirre arituko da antzezten, beste aktore bat eta bi musikarirekin batera. Alex Diazek zuzentzen duen lanean, Fran Lasuen eibartarra arduratzen da musika sorkuntzaz eta Patxo Telleria da lanaren egile.

"Moko" enpatiaz, errespetuaz eta tolerantziaz hausnartzeko antzezlana da. Bera beste edozein ume bezalakoa zen, baina bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta aurpegia desitxuratu zuen, munduaren begietarako monstruo bihurtuz. Bakarrik sentitu arren, dohain magiko bat zuela ohartu zen: hitzak hegan ikusi, hartu eta bertso bihurtzen zituen. Haur hori heldu egin eta herriak hainbeste maite zuen poeta bilakatu zen, Bilintx hain zuzen. Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.