Zapatu arratsaldean ospatuko da Eterno Walter omenaldi-jaialdia
Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak antolatuta, bihar omenaldia egingo zaio Walter Tuzzeo Sizilian jaiotako soinu-teknikari eta musikariari, 18:30ean hasiko den ekitaldian. 2013az geroztik Legarreko grabazio-estudioan aritu zen Tuzzeorekin harremana izan duten hainbat eta hainbat musikari arituko dira biharko saio berezian, “maisu handia gogoratzeko”. Parte hartuko dutenen zerrenda luzea da benetan: Ustekabe, Mursego, Trio Medianoche, Markos Untzeta, Rumbo Paraiso, Judash, Os Galaicos, Azkaiter Pelox, Mirari ta Aintzane, Urkari, Kokein, Beato, Puro Chile, North School, Melissa&The Jacks, Miren Narbaiza, We are apes, hello!, David Karba, Gorka Martinez de Lagos, Eibarko Koro Gaztea, The Vartools, Aroa Rojas, Eirband... eta beste hainbat gonbidatu.
Biharko jaialdia antolatzen aritu direnekin egindako ELKARRIZKETA HEMEN.