Zapatu goizean Korrikako arropa salduko dute Untzagan

Zapatu goizean Korrikako arropa salduko dute Untzagan
2023/12/21 09:08
eta kitto!

Zapatu goizean 23. Korrikako arropa saltzen egongo dira AEK euskaltegikoak Untzagan (Guridi  inguruan), 11:00etatik 14:00etara. Helduentzat eta haurrentzat kamisetak, lepokoak, giltzatakoak, biserak... Oraindik Gabonetarako oparien bila bazabiltzate, ez galdu aukera!

Abenduaren 12an aurkeztu zuten HARRO HERRI, Maite Arroitajauregi Aranburu Mursego-ren gidaritzapean 23. KORRIKARAko sortutako abestia, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. HEMEN ikus dezakezue erreportajea eta BIDEOA