Zapatu honetan ez da zinerik egongo Coliseon
Zapatu honetan Coliseok beste ekitaldi bat hartu behar duenez, ez da zine emanaldirik izango bertako aretoetan. Horrela, asteburu honetako zine-programazioa domekara eta ikuslearen egunera, astelehenera, mugatuko da. Karteldegia osatuko duten filmak honakoak izango dira: joan zen asteburutik dagoen Daniel Auteuil zuzendariaren “Presunción de inocencia”, Tony Goldwyn-en “Una función inesperada”, David Yaroveskyren “Blindado” eta Gretchen Mallorieren “Peppa. La llegada del bebé”. Azken hau animaziozkoa da, umeentzako aproposa eta familian ikusi daitekeena.
Non proiektatuko diren arabera, “Presunción de inocencia” 1 Aretoan joango da; “Una función inesperada” 2 Aretoan; “Blindado” Antzokian eta, domekako lehen saioaren kasuan, 1 Aretoan; eta “Peppa”, ohiko animaziozkoak bezala, Antzokian.