Zapatu honetan ez da zinerik proiektatuko Coliseon

Programazioa domekara eta astelehenera mugatuko da
Zapatu honetan ez da zinerik proiektatuko Coliseon
2024/05/30 12:55
eta kitto!

Beste ekitaldi batek Coliseoko Antzokia hartu behar duelako, zapatu honetan ez da zine-proiekziorik egongo Coliseoan. Horrela, asteburuko programazioa bi egunetara mugatuko da asteburu honetan, domekan eta astelehenean izango diren emanaldiekin. Joan zen astetik karteldegian dagoen Sonia Mendezen “As Neves” filmarekin batera, oraingoan Viggo Mortensenen “Hasta el fin del mundo” eta George Miller-en “Furiosa: de la saga Mad Max” pelikulak botako dituzte. “As Neves” 1 Aretoan joango da, “Hasta el fin del mundo” 2 Aretoan eta “Furiosa” Antzokian. Umeentzako edo familian ikusteko Laurent Bru-ren “Lagunak, erreskatera!” euskeraz eskainiko dute, azpititulurik gabe.