Zapatuan abiatuko da Titirijai 2012
2012/11/23
00:00
eta kitto!
Argentinako Roberto White eta bere Criaturas particulares lanak inauguratuko dute XXX. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia gurean. Berba bariko antzerki irudi ikuskizuna 17.00etan hasiko da Coliseoan eta sarrerak 4 euro balio du. Eta eguaztenean, hilaren 28an, Kolonbiako Manicomio de Muñecos taldeak Cuidado con la Marimonda, erreketan bizi den eta mendiak eta urak zaindu eta babesten dituen emakume misteriotsuaren istorioan oinarritutako lana taularatuko du 13.00ean Hezkuntza Esparruan.