Zapatuan banatu zituzten Javier Agirresarobe Sariak

Zapatuan banatu zituzten Javier Agirresarobe Sariak
2016/11/14 11:53
eta kitto!
Zapatuan banatu zituzten "XVII. Asier Errasti Film Laburren Lehiaketa. Javier Agirresarobe Sariak" eta Javier Agirresarobe sari nagusia Manuel Aguilarren ‘Mañana’ izenburukoak jaso zuen. Saritutako lanak Ramon Agirre eta Klara Badiola aktore ezagunen arteko maitasun istorio tragikoa kontatzen du eta film horretan Natalie Hickey eibartarrak hartu du parte, atrezzo-arduradun moduan. Aurten ekitaldira joandako Javier Agirresarobek berak eman zion saria irabazleari. Bigarren saria Gonzaga Mansoren ‘Hostal Edén’ filmarentzat izan zen. Animaziozko lanik onena, bestalde, Coke Riobóo-ren ‘Made in Spain’ izan zen eta euskerazko onena, berriz, ‘Beti Bezperako Koplak’, Maialen Lujanbio eta Santa Ageda koplak protagonista dituen lana. Amaitzeko, Eibarko lanik onenari saria Cruz Noguerak zuzendutako ‘Consejos para eliminar la caspa’ eraman zuen. Zuzendariak orain dela urte bi kategoria horretako saria eskuratu zuen ‘Colillas’ lanarekin. Edizio honetako lehiaketarako 111 lan jaso dituzte antolatzaileek eta horietako 44 aukeratu zituzten finalista izan eta Coliseo antzokian proiektatzeko.
javier-agirresarobe-sari-1

javier-agirresarobe-sari-6

javier-agirresarobe-sari-9

javier-agirresarobe-sari-12

javier-agirresarobe-sari-16

javier-agirresarobe-sari-18

javier-agirresarobe-sari-24

javier-agirresarobe-sari-26

javier-agirresarobe-sari-28

javier-agirresarobe-sari-32

javier-agirresarobe-sari-33

javier-agirresarobe-sari-36javier-agirresarobe-sari-40

javier-agirresarobe-sari-43

javier-agirresarobe-sari-44

javier-agirresarobe-sari