Zapatuan banatuko dituzte Javier Agirresarobe sariak
2014/11/14
00:00
eta kitto!
Astelehenaz geroztik egunero proiektatu dituzte Coliseoan Plano Corto elkarteak antolatutako Asier Errasti Eibarko XV. Film Laburren Jaialdiko lan finalistak eta gaur ere hala egingo dute, 20.00etatik 21.30etara. Saria zeintzuk jasoko duten, berriz, bihar emango dute ezagutzera, 19.30etan Portaleko areto nagusian hasiko den sari banaketa ekitaldian. Eibartar onenaren sarirako hiru lan daude lehian: Maialen Belaustegi Lapeyraren "3502", Oscar Lopez de Zubiriaren "Encurtios Lopez" eta Cruz Nogueraren "Colillas".