Zapatuan ez da zine-emanaldirik eskainiko Coliseoan

Zapatuan ez da zine-emanaldirik eskainiko Coliseoan
2023/09/05 11:02
eta kitto!
Zapatu honetan Coliseoak hartuko duen ekitaldia dela-eta, egun horretan ez da zine-proiekziorik izango eta asteburuko programazioa bi egunetara mugatuko da: domeka eta astelehenera. Egun horietako emanaldiek ohiko ordutegiari jarraituko diote, hau da, domekakoak 17:00etan eta 20:00etan emango dituzte eta astelehenekoa (ikuslearen eguna) 19:30ean botako da. Christopher Nolanen “Oppenheimer” filmeak karteldegian jarraituko du eta 2 Aretoan eskainiko da -zapatuan 20:00etan eta astelehenean 19:30ean-. Beste hiru pelikulak honakoak izango dira: 1 Aretoan eskainiko den Yann Samuell-en “La guerra de los Lulus”, Antzokian botako duten Ben Wheatleyren “Megalodon 2. La fosa” eta, azkenik, umeentzako egokia den Jeff Roweren “Ninja Turtles. Caos mutante” animaziozkoa, hori ere Antzokian emango dutena.