Zapatuan ordubetez itxiko dute Barrena kalea, bertako eraikin batean eskailera bat ipintzeko
2022/05/12
08:59
eta kitto!
Barrena kaleko eraikin batean eskailera berria jarri behar dutela eta, zapatuan (hilak 14) 15:00etatik 16:00etara kale hori itxita egongo da bi noranzkoetan, Udaltzaingotik jakinarazi dutenez. Seinaleei “behar bezalako arreta jartzeko” ere eskatzen zaie gidariei.