Zapatuan Untzagan egingo den bizikleta azokan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak
2021/09/13
17:57
eta kitto!
Zapatuan bigarren eskuko bizikleta azoka eta konponketa-tailerra egingo dira Untzagan, 10:30etik 14:00etara. Azoka zein tailerra Mugikortasunaren Europako Astearen harira antolatu ditu Udalak eta partaidetza doakoa izango da. Hala ere, azokan parte hartzeko interesa dutenek aurretik 943 670249 telefono zenbakira deitu beharko dute, arduradunekin bizikletak lagatzeko hitzordua adosteko. Azaldu dutenez, bai bizikletak bai patineteak lehendik erabilitakoak izan behar dira, eta egoera onean egon. Gordailuan lagako dira aurretik hitzartutako orduan. Azoka amaitutakoan, salmentaren zenbatekoa entregatuko da (edo bertan laga dena). Ez da onartuko 500 eurotik gorako preziorik. Bestalde, parte hartzeko adinez nagusia izan behar da eta NANa eta telefono-zenbakia eskatuko dituzte. Azokarekin batera bizikletak konpontzeko tailerra egongo da martxan, Untzagan bertan.