Zapatuan Urkizun egingo den VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka aurkeztu dute
2017/03/14
10:53
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute zapatuan (martxoak 18) Urkizun egingo den VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka udaletxean. Aurreko urteotako bideari jarraituz, Debemen elkarteak eta Eibarko Udalak elkarlanean antolatutako azokan hainbat ekoizleren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko den azokan parte hartuko dutenak hauek dira: Viveros el Montañes (Tafalla), landare usaintsu eta apaingarriak; Zunoyar Lorategia (Oiartzun), barruko landare apaingarriak; Ortuberri (Iurreta), sasoiko lore eta baratzeko landareak; Urtinea (Usurbil), sasoiko lore eta barruko lore apaingarriak; Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa), artisau eran egindako kosmetika; Semillas Ecologicas (Lasarte), sendabelarrak eta haziak; Alquimia de Aineto (Aineto Huesca), kosmetika; Flores ganchillo, lorekin egindako pitxiak; Gure Lurrak (Gasteiz), sendabelarrak; Aranburu Mintegia (Usurbil), sasoiko lore eta landareak; Antonena (Oñati), sasoiko lore eta landareak; eta Bidezko Merkataritza (Eibar). Horrez gain, 11:30etan umeendako lore landaketa tailerra hasiko da. Nahi dutenek lorontziak apainduko dituzte eta landareren bat landatuko dute, gero etxera eraman eta zaintzeko aukera izateko. Antolatzaileen berbetan, “ekoizleen landare eta zuhaitzak zuzenean erosteko aukera eskaintzez gain, azoka antolatuta lore eta landareen landaketa eta zainketaren inguruko ohiturak jende artean zabaltzea ere bilatzen dugu, belaunaldi batetik bestera asko galdu da eta”.