Zapatuan zinea bakarrik azken saioetan eskainiko dute
'Wolfgang (Extraordinario)', 'Muy lejos', 'Guillermo Tell' eta 'Super Wings. Máxima velocidad' pelikulak egongo dira ikusgai
2025/04/11
15:59
eta kitto!
Asteburu honetako Coliseoko zine-karteldegian, zapatu arratsaldean ez da zine-proiekziorik izango Antzokia okupatuta egongo delako beste ekitaldi batekin. Horrela egun horretako programazioa gaueko filmetara mugatuko da. Domekan eta astelehenean ohiko bidetik joko dute. Aurreko asteburutik Coliseon dagoen Javier Ruizen “Wolfgang (Extraordinario)” pelikularekin batera, Gerard Oms-en “Muy lejos” drama, Nick Hamm-en “Guillermo Tell” abenturazkoa eta Xiaoqing Cai-ren “Super Wings. Máxima velocidad” animaziozkoa izango dira ikusgai. 1 Antzokian “Wolfgang” proiektatuko dute, 2 Antzokian “Muy lejos” eta Antzokian joango dira “Guillermo Tell” eta “Super Wings”.