Zapatuko ipuina atzeratu dute
2012/01/25
00:00
eta kitto!
Miriam Mendoza ipuin-kontalariak zapatuan, hilaren 28an eskaini behar zuen "Bazen behin…" izenburuko saioa astebete atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, "zapatu arratsaldean umeendako beste ikuskizun batzuk badaudelako bestela ere". Zapatuko Ipuina programari jarraituta, normalean hileroko azken zapatuan izaten dira saioak, baina oraingoarengatik emanaldia hurrengo zapatura, otsailaren 4ra atzeratzea egokiago ikusi dute umeen liburutegiko arduradunek. Hurrengo asteburura atzeratutako kontakizuna 4-8 urte bitarteko umeentzat pentsatutakoa izango da, 18.00etan hasiko da eta 50 minutuko iraupena izango du. Betiko moduan, sarrera doan eta librea izango da.