Maitasunez beteriko ipuinak ekarriko dizkigu Lur Korta ipuin kontalariak Zapatuko Ipuina ekimenaren baitan
2023/03/20
10:43
eta kitto!
Lur Korta Ipuin kontalariak 4 urtetik gorako haurrentzako saioa eskainiko du Eibarren zapatu honetan (martxoak 25). 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen ipuin kontalari eta aktorea dugu Lur Korta. Ekitaldia EIbarko Liburutegiak antolatu du eta Portaleko areto nagusian izango da, 18:00etatik 19:00etara. Auroritak maitasunez beteriko ipuinak kontatuko ditu bere maletaren laguntzaz.
Izen-ematea gaurtik hasita (martxoak 20) eta hilaren 23era arte ein daiteke formulario honen bitartez.
Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Nafarroako Antzerki Eskolan eta antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste.1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Harrezkero, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen (liburutegietan, kultur-etxeetan, ikastoletan, ludoteketan, gaztetxeetan…). Bakarka nahiz taldean kontatu ohi ditu ipuinak. 2005etik aurrera, Galtzagorri Elkartearekin ipuin-saioak eta irakurketa klubak egiten ditu hainbat udal liburutegitan. Donostiako Ipuinaren Orduko ipuin-saioen koordinatzailea ere bada.