Zapatuko Ipuinaren saiora joateko izen-ematea zabalik dago
Patata Tropikala antzerki laborategiak 'Ametsen mundua' txotxongilo-ikuskizuna aurkeztuko du zapatu honetan, 18:00etan Portalean, eta aurretik izena ematea derrigorrezkoa da.
2024/04/23
19:00
eta kitto!
Juan San Martin udal liburutegiaren eskutik hilero egiten den Zapatuko Ipuinaren hurrengo saioa asteburu honetan, apirilaren 27an izango da: Patata Tropikalak Ametsen mundua izenburuko lana aurkeztuko du, 4-12 urte bitarteko umeentzat. Txotxongiloekin egingo duten ipuin-kontaketa saioa 18:00etan hasiko da, Portaleko areto nagusian, eta joateko interesa dutenek aurretik izena eman beharko dute, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formulario honen bidez.