Zapatuko pelikulek itxiko dute aurtengo zine-programazioa Coliseon

Zapatuko pelikulek itxiko dute aurtengo zine-programazioa Coliseon
2023/12/28 22:12
eta kitto!
Coliseoko asteburuko zine-programazioak aurreko asteburukoari jarraituko dio, hau da, Gabonetako jaiak direla-eta, bakarrik zapatuko proiekzioekin. Hiru filmak, gainera, hiruna proiekzio izango dute, eta ordutegi berean eskaintzeko: 17:00, 19:45 eta 22:30. 1 Aretoan joan zen astetik dagoen Adam Anders-en Camino a Belén botako dute, eta beste biak 2 Aretoan eta Antzokian tartekatuko dituzte. Horrela, Antonio Mendezen Que nadie duerma-ren lehen saioa 2 Aretoan izango da eta beste biak Antzokian; eta, alderantziz, Andrea Eckerbon-en Teddy, la magia de la Navidad pelikularen 17: 00etako saioa Antzokian izango da eta ondorengo biak 2 Aretoan.