Zaporeak Proiektuko denda zabalduko dute datozen egunotan Untzagako jubilatu etxean
2021/05/04
10:00
eta kitto!
Erronka 2021 kanpainaren amaiera gisa, Zaporeak Proiektuko produktuak saltzeko denda zabalduko dute Untzagako jubilatu etxean maiatzaren 5ean, 7an, 10ean, 12an eta 14an (astelehen, eguazten eta barixakuan), 17:30etik 19:30era. Bertan haur zein helduendako kamisetak eta beste hainbat gauza erosteko aukera izango duzue eta, bide batez, Zaporeak Proiektuari errefuxiatuei jaten ematen lagunduko diozue.