Zarzuelaren antologia gaur iluntzean Coliseoan
2015/01/29
00:00
eta kitto!
Gaur (urtarrilak 29, eguena) 20.30etan Zarzuelaren Antologia hartuko du Coliseo antzokiak. Ozenkik antolatutako ikuskizuna osatzeko zarzuela ezagunetako pasarterik adierazgarrienak hartu dituzte eta, taula gainean, Miren Urbieta Ibarrako sopranoarekin batera, Luis Alberto Giner Valladolideko tenoreak eta Madrilgo Andres del Pino baritonoak jardungo dute. Horiei laguntzen, Donostiako Lirica Sasibil abesbatza eta Sotto Voce orkestra egongo dira eta, musikariez gain, Iker Casares, Koldo Torres eta Ana Miranda aktoreek ere hartuko dute parte ikuskizunean, denak Josean Garciaren zuzendaritzapean. Sarrerak 25 euro balio du eta kutxabank.es helbidean zein Coliseoko txarteldegian aldez aurretik erosteko aukera dago.