Zayer eta Teknikerrek lankidetza berritu dute makina-erreminta esparruan berritzeko
Lan-ildoek jarraipena emango diote aldez aurretik lankidetzaren esparruan egindako lanari, hainbat prozesu (fresaketa, torneaketa, zulaketa eta artezketa) gauzatu ahal izango dituen mekanizazio-soluzio berriak diseinatuz. Mekanizazio-soluzio horiek, lantegiko espazioa optimizatuko dute.
Abangoardiako teknologia erabilita, Zayerrek eta Teknikerrek elkarrekin ikertuko dituzten soluzio berriek, batetik, makinen indarra are gehiago hobetzea izango dute helburu, aldakuntza termikoei aurre egiteko. Horretarako, eragingailuen kontrol termikoaren arloko azken teknologiarekin hornituko dira eta, eragingailu horiek aldakuntzek sortutako akats txikiak murrizteko kontrol-estrategia desberdinak ahalbidetuko dituzte. Zayer eta Teknikerrek makinen zurruntasuna, dinamika eta doitasuna hobetzeko estrategiak ere landuko dituzte, produktibitatearen, doitasun geometrikoaren eta akabera-kalitatearen eskakizunei erantzuteko.
Azkenik, akordioak makina berean mekanizazio-prozesu bat baino gehiago izateko funtzio anitzeko sistema berriak ikertzea eta garatzea hartzen du, eta horrek erronka tekniko ugari ditu. Sistema horiei esker, pieza bat makina berean amaitu daiteke, eraginkortasun eta aurrezpen energetikoari dagokienez horrek dituen abantailekin.