“Zer-nolako beharra emakumeena!” familia-tailerra antolatu du Armagintzaren Museoak martxoaren 7rako

Doako jarduera izango da, euskaraz, eta izena emateko Museoara mezua idatzi daiteke.
“Zer-nolako beharra emakumeena!” familia-tailerra antolatu du Armagintzaren Museoak martxoaren 7rako
2026/03/02 10:53
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Armagintzaren Museoak familia-tailerra antolatu du Martxoaren 8aren harira. Zer-nolako beharra emakumeena! izeneko tailerra martxoaren 7an (zapatua) egingo da, 17:00etan, eta ekintza bi zatitan banatuko da: emakumeen irudiekin eta hainbat lanbiderekin osatutako Memory jolasa; eta bisita gidatua, Eibarko industriaren bilakaeran emakumeen presentzian arreta jarriz. Doako jarduera izango da, euskaraz eta, antolatzaileen berbetan, “emakumeen lanak Eibarko industria-historian izan duen garrantzia balioan jartzea” da helburua.
Tailerra Armagintzaren Museoan (Portaleko 5. solairua) izango da, 90 minutuko iraupena izango du, eta izen-ematea museoa@eibar.eus helbidera idatzita egin daiteke.