“Zer nolako biharra emakumeena!” tailerra egingo da bihar Museoan

“Zer nolako biharra emakumeena!” tailerra egingo da bihar Museoan
2017/03/10 13:34
eta kitto!
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi berezia antolatu dute Armagintzaren Museoan biharko: “Zer nolako biharra emakumeena!” izeneko tailerra 17:00etan hasiko da eta antolatzaileek belaunaldi ezberdinen arteko topaketa izatea bilatzen dute. Saioa elebiduna izango da eta 25 bat lagunendako tokia egongo dela aurreratu dute. Interesa duenak bihar bertan izango du izena emateko aukera, Museoan, 16:00etatik 16:30era bitartean.
Bestalde, martxoaren 18an, Museoko erakusketa iraunkorra ezagutu nahi dutenentzat doako bisita gidatua eskainiko dute, 17:00etan euskeraz eta 18:30ean gazteleraz. Talde bakoitzean 20 lagun onartuko dituzte eta izena emateko aurretik 943708446 telefono zenbakira deitu edo museoa@eibar.eus helbidera idatzi beharko da.