Zerbitzu publikoak murriztearen kontrako mobilizazioak
2013/10/22
00:00
eta kitto!
Atzo astelehenetik abiatuta eta urriaren 25era arte ELA sindikatuak mobilizazio astea deitu du. Horren harira, eta zerbitzu publikoen alorrean, ekitaldi bi egingo dira gaur (martitzena 22): Zerbitzu publikoen defentsan! goiburuarekin Debabarrena mailako elkarretaratzea egingo da 13.00etan Eibarren, udaletxe parean. Horrekin batera, 12.00etan Mendaroko Ospitalean, 12.00etan Arrasateko Ospitalean eta 13.00etan Bergarako anbulategian kontzentrazioak deitu dituzte, "osasungintzan zein sektore publikoko gainerako zerbitzuetan jasaten gabiltzan murrizketen aurka protesta egiteko". Bestalde, Osakidetzako garbitzaileek greba egingo dute gaur, bihar eta etzi.