Zerua hodei gutxirekin egongo da gaur eta hodeitsua euriarekin bihar

Larunbata hodei gutxirekin hasiko da, baina arratsaldean goi-hodeiak agertuko dira. Igandean berriz, zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du.
Zerua hodei gutxirekin egongo da gaur eta hodeitsua euriarekin bihar
(Argazkia: Euskalmet - astebururako iragarpena)
2026/11/28 09:15
Eta Kitto!

Gaur, goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zeruan hodei gutxi egongo dira, baina arratsaldean goi-hodeiak agertuko dira. Gauean, berriz, hodeiak ugaritu egingo dira mendebaldetik hasita.

Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean ekialdetik joko du. Gauean, hego/hego-ekialdeko haizea indartu egingo da.

Tenperatura pixka bat edo dezente igoko da.

Igandean, zerua oso hodeitsu egongo da. Euria egingo du, batez ere goizetik aurrera, eta zenbait lekutan euri ertaina egin dezake.

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka indartsu eta haizeguneetan bolada gogorrekin. Goizean mendebaldera eta ipar-mendebaldera egingo du haizeak.

Tenperatura minimoak pixka bat edo dezente igoko dira, baina maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Iturria: Euskalmet