Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada txikiak egingo ditu

Tenperatura maximoak igo egingo dira
Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada txikiak egingo ditu
2026/04/29 08:50
eta kitto!

Zerua oso hodeitsu egongo da, egunaren erdiko orduetan hodeitsu. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira. Zaparrada txikiak egingo ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak, bereziki egunaren bigarren partean.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, goizaldean hego-ekialdetik finkatuko da, bolada gogorrekin ekialdean. Ekaitz eremuetan haize-bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke.

Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.

 

Iturria: Euskalmet